Batetik, datorren larunbatean, hilak 20, Gasteizko X Nekazaritzako Azoka Gardena ospatuko du, gasteiztarrei Araban ekoizten diren produktuak hurbiltzeko. Guztira, 20 postu izango dira Urrezko Zeledoien plazan (Correos parean) goiz osoan eta bertan, besteak beste, Arabako lekaleak, hestebeteak, barazkiak, Idiazabal gazta, eztia, zaldiko eta txahal haragia, ogia, ardoa, txakolina, garagardoa, etab. saldu egingo dira. Horrekin batera, Arabako Slow Food-en eskutik terreña txahalaren dastatzea, bertako eztien probaketa, eta etxeko txikienentzat, baserri puzgarria egongo dira.
Kontsumo taldeen proiektua
Nekazal sektorearen lana kontsumitzaileei hurbiltzeko lan horretan, Arabako Nekazarien elkarteak kontsumo taldeen proiektua aurkeztuko du, zeinaren bidez familiei Araban ekoiztutako produktuz osatutako saskia eskaintzen zaien. Saskia hamabost egunean behin banatuko da eta 20 euroko prezioa izango du. Bertan, garaiko barazkiak, patata, lekaleak, hestebeteak, gazta, ardoa, fruta, olioa, etab. jasoko dute kontsumitzaileek. Izan ere, urteko garaiaren arabera, produktuak aldatuko dira.
Azkenik, ekoizleen sindikatuak salatu du Gasteizko Udalak nekazal sektorea “ahaztu” duela, Hiriburu Gastronomikoaren harira antolatu dituen ekimen ezberdinetan.
Informazio gehiago: www.uaganet.net // 945 260 533