Ahozko hizkera arrunta errazteko proposamena

hirinet 2014ko ira. 15a, 02:00

Euskaldun berriak euskara erabiltzeko helburuarekin Gontzal Fontanedak ‘Ahozko hizkera arrunta errazteko proposamena’ izeneko dokumentua igorri du Hirinet-era. Gontzal Fontaneda Euskal Herriko Nonbait dokumentalaren zuzendaria izateaz gain, Gasteizko Mintzalaguneko talde bateko partaide ere bada.

 

“Proposamena ez da gauza itxia, zirriborroa baizik”, dio Fontanedak. Beraz, “denon artean metodo eraginkor bat lortzeko” dokumentuaren gainean lagungarriak izan daitezkeen gauzak eranstea edota oztopoak kentzea nahi du proposamenaren egileak.

 

 

Dokumentuan jasotzen duen moduan, Fontanedak uste du euskaldun berriek ikasgelan ikasten duten euskara landuarekin askotan ez dutela topatzen kalean euskara erabiltzeko modua eta, horregatik, esan nahi dutena erraz adierazteko erdarara pasatzen dira. Honen harira, hizkera arrunta errazteko proposamena luzatzen du Fontanedak dokumentuan eta hainbat adibide jartzen du.

 

 

Ahalera erabili gabe, indikatiboko ahal izan eta ezin izan aditzen bitartez egitea:

Ezin ginen etorri lehenago

 (-edo- Ezin gintezkeen lehenago etorri)

Orain nik zuei eman ahal argibide guztiak

(Orain argibide guztiak eman diezazkizueket -edo- eman ahal dizkizuet)

 

Ahozko hizkera arrunta errazteko proposamena dokumentua osorik irakurri.

 

Dokumentuaren gaineko ekarpenik egin nahi baduzu erredakzioa@hirinet.net helbidera bidali dezakezu mezua.

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago