Izan ere, azkenean 103.589 izan dira lortu dituen sinadurak. Aipatutako Herri Ekimen Legegilearen helburua Gasteizko parlamentuan EAEko lurralde osoan haustura hidraulikoa debekatuko duen lege bat eztabaidatua izan dadila da. Igaro den martxoan ekin zion plataformak sinadura bilketa honi eta hasiera batean lau hilabeteko kanpaina izango zena bi hilabete gehiago luzatzea lortu zuten. Aurreko larunbatean, jai giroan eraman zituzten sinadura guztiak legebiltzarrera.