Olarizuko erromeria ospatuko dute gaur gasteiztarrek

hirinet 2014ko ira. 15a, 02:00

Urtero bezala, gasteiztarrek agur esango diote udari Olarizuko erromerian. Mugarrien ibilaldia, babarrun-jana, umeentzako jolasak, euskal dantzak, etab. izango dira egun osoan zehar Olarizuko zelaietan.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Olarizu 2014 - PROGRAMA

 

9:00 Mugarriak ikustera joateko ibilaldiaren irteera:Plaza Berritik abiatuta Ariniz, Zumeltzu eta Subillana-Gasteizko mugarriak ikustera joateko ibilaldiaren irteera, Udal Txistulari Bandak lagunduta. (guztira 7,4 km-ko ibilaldia).

12:30 Babarrun-jan herrikoia
Antolatzailea: BOILUR.
Laguntzaileak: Azoka Plazako Merkatarien Elkartea.

13:00 Suziri jaurtiketa, kanpai iraulketa eta angelusaGasteizko mendietako herrietatik.

14:45 Udal Segizioaren etorreraOlarizuko zelaietara eta Udal Txistulari Bandaren harrera.

17:00 Gaztelu puzgarriak, ludoteka...
Erraldoi, Buruhandi eta Gargantuaren etorrera
Musika: Udal Folklore Akademiako Gaita-jotzaile eta Trikitilari Banda. Dantzaldia Sukar taldearekin.
Donibane-zuhaitz herrikoia.
Kalejira Jantzi Dantza! Arabako Dantzarien Biltzarra: Gonbidapen berezia emango zaie tradizioaren arabera jantzita datozenei.

18:00 Herri kirolak(Arabako aizkolarien txapelketa bikoteka) Olarizu mendiaren tontorrean.

18:15 Euskal dantzak, Arabako Dantzarien Biltzarraren eskutik, iturriaren inguruan.

18:45 Larrain Dantza eta Txulalai, Udal Folklore Akademiako Gaita-Jotzaileen eskutik iturriaren inguruan.

20:00 Olarizuko zelaietatik: Erromeriatik itzultzea. Udal Musika Banda, Udal Folklore Akademiako Gaita-jotzaile, Txistulari eta Trikitilari Banda eta Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa.

20:45 Plaza Berrian:Udal Musika Bandaren emanaldia.
Suzko zezena.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago