'Baso bat opari' Salburuako Atarian

Euskararen Agenda 2014ko ira. 12a, 02:00

Rilkek zioenez, ez daukagu bizitzeko organo egokirik eta hegan egin nahi luketen arrainak baino ez gara. Beharbada literatura dugu gorputzetik kanpo dagoen organo lagun hori; beharbada literaturarekin egin dezakegu igeri, egin dezakegu hegan.

Hona ibilaldi bat naturan eta kulturan, baina Patxi Zubizarretak bildutako hitzekin batera Joserra Senperenak sortutako musika, eta Mintxo Cemillanen margoak izango ditugu zuzeneko lagun. Sentitzeko, igeri egiteko, hegaldatzeko...

'Baso bat opari'

Nork? Patxi Zubizarreta, Joserra Senperena eta Mintxo Cemillán

Noiz? IRAILAren 19an, ostiralean, 20.00etan

Non? ATARIAN (Salburua)

Informazio gehiago: Gasteizko Udala

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago