Gasteiztarrak nazioarteko lankidetzara hurbiltzea izango du helburu 'Esan ozen' kontzertu solidario eta partehartzaileak

hirinet 2014ko ira. 10a, 02:00

Datorren larunbatean, hilak 13, ‘Esan Ozen’ kontzertu solidario, berritzaile eta partehartzailea egingo da Arka plazan, arratsaldeko 18.00etatik aurrera.

 

Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak antolatu du eta bere esanetan, “kontzertu parte-hartzailea da hiritarren lankidetza beharrezkoa delako musika gure belarrietaraino eramateko. Eta berritzailea da, hurbiltzen direnek instrumentuak jotzen dituztenek bezain paper garrantzitsua izango dutelako”.

 

`DND Swing Band´ taldearen musika eta Luis Aranburu Udal Musika Eskolako gospel koroaren ahotsek parte hartuko dute. Horrez gain, Pez Limbo antzerki taldeak Gasteizeko kaleak animatuko ditu arratsalde horretan.

 

Antolatzaileek azaldu bezala, jarduera honen helburua musikaren eta parte-hartzearen bitartez, hiritarrak nazioarteko lankidetzara hurbiltzea, honen ekarpena ezagutzea, eta pertsona guztien inplikazio aktiboa behar dela gizartea aldatzeko, ulertzea da. “Lankidetzak eta elkartasunak beste mundu bat posible egiten dute. Zerbait aldatzen ari da eta Arabako eta Euskadiko gizarteak bere hondar aletxoa jarri du aldakuntza horretan. Pozik egon behar genuke lortutako guztiagatik, baina argi izan behar dugu bere horretan eutsi behar diogula pobreziaren eta desberdintasunen aurkako borrokarekin hartutako konpromisoari”, adierazi du Koordinakundeak.

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide