Argazkiak atera ondoren, hiru dira ekimenean parte hartzeko bideak:
- Igo twitter bidez #jantzieuskara traola erabiliz.
- Zure Facebook kontuan jarri Gasteizko AEK etiketatuz.
- Bidali egingoaldugu@aek.org helbidera.
Parte hartzaile guztien artean zozketa egingo da eta hauek izango dira sariak:
- 100€ euskarazko liburu eta diskoak erosteko.
- Errigora produktuen sorta ederra.
Informazio gehiago: www.aekgasteiz.blogspot.com
Gasteizko AEK euskaltegiak '#jantzieuskara, argazki zaparrada' ekimena martxan jarri du. Antolatzaileek azaldu bezala, "jantzi euskara esaldiak burura ekartzen dizuen edozein irudi izan daiteke: euskarazko leloak kamisetetan, tatuajeetan, azalean margotuta, aditz taulak armairuetan, arropa denda euskaldunak...".