'The Shock Doctrine' euskarazko azpitituluekin

Euskararen Agenda 2014ko ira. 1a, 02:00

Filmak Milton Friedmanen teorien jatorria aztertzen du Chicagoko Unibertsitatean, baita teoria horiek azken berrogei urteetan praktikan izan duten aplikazioa ere, egoera oso ezberdinak zituzten herrialdeetan; esaterako Pinocheten garaiko Txilen, Yeltsinen Errusian, Thatcherren Britainia Handian eta duela gutxiago, Afganistango eta Irakeko inbasioetan.

The Shock Doctrine

Michael Winterbottom, Mat Whitecross

Noiz? IRAILAren 11an, ostegunean, 19.00etan

Non? MONTEHERMOSO kulturunean (DOKUMENTAZIO ZENTROAN)

Sarrera doan edukiera bete arte

FILMAZPIT zikloaren barruan (Proiekzioa jatorrizko bertsioan euskarazko azpitituluekin izango da)

...

The Shock Doctrine lanak agerian uzten du Friedmanen ideologiaren alderik ilunena, hain onarpen txikia izanik, torturaren eta errepresioaren bitartez baino ezarri ahal izan ez zena. Naomi Kleinek idatzitako izenburu bereko liburuan oinarrituta dago dokumental hau, eta idazleak hondamendiaren kapitalismoa izendatukoaren gorakada azaltzen digu: krisi garaien aprobetxamendua gobernuen eta enpresa handien aldetik, herri ahulen ekonomiak arpilatzeko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago