Horrela, irailaren 23an aipatu herri ekinaldi legegileari babesa eman dioten sinadura guztiak aurkeztuko ditu plataformak eta horretarako, jai bat egingo du egun horretan. Izan ere, orain arte bildutako sinadura kopurua bikoiztu nahi du plataformak, 60.000 sinadurara iritsiz.
Bitartean, eta aurreko bi urteetan bezala, uztailaren 31an, ostegunean, Gorbeiara joango den frackingaren aurkako mendi martxa antolatu du plataformak, Euskal Herriko mendiko federazioekin batera. Gainera, Gipuzkoan frackingaren aurkako mugimendua piztu berri denez, topaketa egingo da Urbiako zelaietan, Gorbeian egingo den egun eta ordu berean.
Horrela, eguerdiko 12.00etan topaketa bana egongo da Gorbeian eta Urbian. Gasteiztik autorik gabe joan nahi dutenentzat, Arriagako parkingean goizeko 08.00etan elkartuko dira, bai Gorbeiara eta bai Urbiara joan nahi dutenentzako. Bere kabuz doazenak, eguerdiko 12.00etan izango dute hitzordua Gorbeiako gurutzean edo Urbiako fondan. Bi leku hauetan, kamiseta salmenta puntua ipiniko da, baita sinadurak biltzeko mahaia ere. 12.00etako hitzordu horretan ere argazki erraldoi bat egiteko asmoa dute, aurreko urteetan bezala.