Egin ostean, 9.000 pertsonen artean banatuko da eguerdiko ordu batean. Guinnes errekorraren saiakera Senén González sukaldaria eta 2010eko Espainiako Patata Tortila txapelketaren irabazlearen zuzendaritzapean egingo da.
Tortilaren prestaketa goizeko 10etan hasiko da. Horretarako, 1.450 kilo Arabako Patata, 30 kilo tipula, 1.000 litro arraultza, 404 litro oliba-olio eta 10 kilo Añanako gatza erabiliko dira, 1.500 kilo baino gehiago izango dituen tortila patata osatzeko.
9.000 pintxoak banatzeko 10 boluntario izango dira eta itsulapikoak ipiniko dira kontsumitzaileek borondatea eman dezaten. Irabazi guztiak Elikagai Bankura bideratuko dira
Munduko patata tortillarik "garestiena", Bilduren esanetan
Bere aldetik, EH Bildu udal taldeak Gasteizko Udalak antolatu duen jarduera honek kostatuko duena salatu du. Twitter sare sozialaren bitarteaz salatu duen moduan, udalak "munduko tortilla patatarik garestiena" ordainduko du. Bere esanetan, 45.000 euro ordainduko dizkio udalak jarduera kudeatuko duen enpresari, hau da, 5 euro pintxo bakoitzeko.