Gasteizko lehenengo garagardo artisau azoka ospatuko da uztailaren 31tik abuztuaren 3ra

hirinet 2014ko uzt. 31a, 02:00

BIRRA ZUZENEAN FESTIVAL 2014 izenpean ospatuko da lehenengo garagardo artisau azoka Gasteizen.

 

Antolatzaileek azaldu duten moduan, Birra Zuzenean garagardo azokan ez dira garagardo marka ezagun eta komertzialak aurkituko, bai ordea pasioa eta kalitate handiko garagardo markak.  Ekoizle artisauek nortasun propioko garagardoak sortu izan dituzte eta hauen berezko zorroztasuna nabariak dira. Guztira 17 marka txikik 30 garagardo mota ezberdin baino gehiago aurkeztuko dituzte.

 

Azoka bi espaziotan banatuko da: Etxauri plazako aparkalekuan garagardo eta janari postuak kokatuko dira haurren jokoekin batera, eta Falerinako Lorategian zuzeneko emanaldiak egongo dira.

 

 

EMANALDIAK 

Uztailak 31 Osteguna

18.00 – THE DEALERS (Gasteiz)
19.30 – SMOKE IDOLS (Bilbo)
21.00 – REAL MCKENZIES ( Canada-Escocia)
23.00 – PORCO BRAVO (Bilbo)

 

Abuztuak 1 Ostirala

19.30 – RAMOÑAS (Madrid)
21.30 – MOTORHITS (Catalunya)
23.30 – LITTLE DEVILS

 

Abuztuak 2 Larunbata

13.00 – Dantza Kasting de la compañía Ameztu (Verbena infantil) (Gasteiz)
16.30 – DAMBA (Gipuzkoa-Cuba)
18.30 – RURAL ZOMBIES (Gipuzkoa)
19.45 – KOMETA (Araba)
21.00 – REVOLUTIONARY + DR. RING DING (Donosti-Alemania)
23.45 – POTATO (Gasteiz)

 

Abuztuak 3 Igandea
13.00 - NAI MALABARISTA (Gasteiz)

 

 

Informazio gehiago: Birra Zuzenean 2014 - Hor Dago! 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago