Sektorean euskararen erabilera indartzeko ahaleginean ari diren establezimenduei laguntza eskaintzen die eta aurten establezimenduen lana eta ahalegina ikusarazi nahi izan da bereziki. Horretarako, kanpainaren irudia eta mezuak zabaltzeko, euskarazko mahai-zapiak banatuko dituzte egitasmoan parte hartzen duten establezimenduen artean. Ekimena hiriko 100 establezimendutan euskararen inguruko mezuak zabaltzean datza. Beraz, uztailaren azken asteburuan bazkaltzera edo afaltzera hurbiltzen diren bezeroek jatetxe batean erraz erabiltzeko moduko esaldiak izango dituzte eskura; zerbait eskatzeko edota zerbitzariari zerbait esateko.
Informazio gehiago: Atara Plazara