Hasi dira Euskaltzaindiaren plazako autobus geltoki berriaren inguruko etxadi handiaren lanak

hirinet 2014ko uzt. 22a, 02:00

 Obra lanak Euskaltzaindiaren plazako autobus geltoki berriaren inguruko etxadi handian mugikortasuna hobetzeko egingo dira, abuztuan, trafikoan ahalik eta eragin txikiena izan dezaten.

Helburu nagusiak Latinoamerikako errotondan biratzea erraztea eta Forondako ateko oinezkoentzako konexioak hobetzea izango dira.

 

Errotondaren barrualdean beste bide bat sortuko dute, berdeguneari zati bat kenduz. Izan ere, biribilgunean autobus bide berria jarriz gero, autobusak zuzenean sartuko dira Forondako atetik geltokiraino. Gainera, geltokiaren sarreraren parean markesina bat jarriko da, hiri autobusek ere baliatuko baitute bide hori.

 

Bestetik, Forondako atean eta Euskal Herria bulebarraren artean autobusek biratzeko bide berria sortuko da. Bizikletetarako bidegorria ekialderantz luzatu eta Forondako atean dagoen oinezkoentzako pasabidea lekuz aldatuko dute, tranbia eta autobus geltokietatik hurbilago jartzeko eta geltokiarekin lotzeko, Jorge Guillen kalean barrena.

 

Bukatzeko, Forondako ateko erdibitzailearen zati batzuetan espaloiak zabalduko dituzte ingurumena eta espazio publikoa zabaltzeko asmoz herritarren segurtasuna bermatzen den bitartean.

 

Geroago egingo dira Forondako ateak, Wellingtongo Dukearen kaleak, Euskal Herria bulebarrak eta Blas de Otero kaleak mugatzen duten etxadi handiari eragiten dioten gainerako lanak, bai eta horren barruko kaleei - Rafael Alberti, Gabriel Zelaia eta Donostia - dagozkienak ere.

 

Informazio gehiago: Autobus geltoki berria

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago