Laminaciones Arreguiren lana erregulatzeko txostena baliogabetu du Auzitegi Gorenak

hirinet 2014ko uzt. 22a, 02:00

Celsa Atlanticen (Laminaciones Arregui ohia) Arabako bi lantegien itxiera eta 358 langileren kaleratzeak aurreikusten zituen lana erregulatzeko txostena baliogabetu du Auzitegi Goreneko lan-arloko gelak.

 

Horrela, 2012ko urrian EAEko Auzitegi Nagusiak emandako epaia berretsi du oraingoan Auzitegi Gorenak. Enpresaren zuzendaritzak helegitea jarri zuen baina Gorenak atzera bota du.

 

EAEko Auzitegi Nagusiak enpresak ezarri zuen enplegua erregulatzeko espedientea baliogabetu egin zuen,bere esanetan, grebarako eta askatasun sindikalerako oinarrizko eskubideak urratzen zituelako.Txostena "enpresaren errepresalia" izan zela azaldu zuen epaiak; izan ere, egun bat lehenago langileek greba hasi zuten aurretik aurkeztutako txosten baten aurka protesta egiteko.

 

Celsa Atlantic enpresak Araban dituen lantegietako langileek Auzitegi Gorenaren erabakia  txalotu dute eta lanera lehenbailehen itzultzeko itxaropena adierazi du enpresa batzordeak.

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago