SOS Arrazakeriak Javier Maroto salatu du magrebtarren kontra kalumniatzeagatik

hirinet 2014ko uzt. 18a, 02:00

SOS Arrazakeria elkarteak Gasteizko alkatea Javier Maroto salatu du magrebtarren kontra kalumniatzeagatik.

 

Gaur goizean elkarteak salaketa bat aurkeztu du auzitegian, diligentziak zabaltzeko eta Gasteizko alkatearen adierazpenak ikertzeko eskatuz. Fede Garcia SOS Arrazakeriaren bozeramailearen esanetan, arraza edo etnia arrazoiengatik gorrotoa bultzatzea edota pertsonen duintasunaren kontrako delitua egon daitezke alkatearen adierazpenen atzean.

 

Horrez gain, gaur goizean Gasteizko Udalaren aurrean elkarretaratzea deitu du SOS Arrazakeriak. Izan ere, elkarte honek eta Ongi Etorri kolektiboak udalean aurkeztutako mozioa aurrera atera da gaurko Udalbatzan. EAJk, Bilduk eta PSE-EEk bat egin dute mozioarekin, PPk, aldiz, kontra egin du. Aipatu mozioa onartu den osoko bilkuran gainera, EAJ, PSE eta EH Bilduko zinegotziek bizkarra eman diote  Javier Maroto alkateari eta diskurtso xenofoboa baztertzeko eta immigranteak hauteskunde helburuak lortzeko ez erabiltzea eskatu diote.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago