Emakumezkoen Palako III.Green Capital txapelketa

hirinet 2014ko uzt. 18a, 02:00

Hirugarren urtez, Gasteizko jaien programazioaren barruan Emakumezkoen Palako III.Green Capital txapelketaz gozatzeko parada izango dute gasteiztarrek.

 

Izan ere, hasiera batean bakarrik banakako kategorian lehiatzen baziren ere, iaz hasi ziren binakako txapelketarekin. Uztailaren 17an hasi eta abuztuaren 5ean amaituko da eta zazpi egunetan 18 partida jokatuko dituzte Arabako emakumezko pala jokalaririk onenek.

 

Uztailaren 17, 22, 25, 29 eta 31an partidak arratsaldez izango dira. Abuztuaren 2 eta 5ean, berriz, goizez, egun horietan finalerdiak eta finalak jokatuko dira. Partida guztiak Foru plazako frontoian ospatuko dira.

 

Informazio gehiago: Arabako Euskal Pilota Elkartea

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago