Prentsa ohar batean, Ezker Anitzak alkatearen adierazpenak “onartezinak eta lotsagarriak” direla salatu du. Gainera, adierazpen horiek sostengantzen duen daturik ez du eman Gasteizko alkateak. Ezker Anitzaren iritziz, Matorok “marra gorria” zeharkatu du “diskurtso xenofoboa elikatuz”. Are gehiago, “islamofobia” elikatzea egotzi diote, izan ere, herrialde jakin batzuetatik datozen pertsonak jarri ditu ikusmiran.
Horregatik, egindako adierazpenak zuzentzeaz gain, barkamena eskatzea galdegin dio Ezker Anitzak Javier Marotori. Halaber, ekintza legalak abiarazteko aukera ez dute baztertzen, hala nola, alkatearen dimisioa eskatuz.
Argazkia: Gasteizko Udala
Zalaparta sortu dute Javier Matoro alkatearen adierazpenek, izan ere, berriro ere, etorkinen aurka azaldu da. Oraingoan, zehazki magrebtarren kontra egin du. Atzo, SER irratian egindako elkarrizketa batean, Gasteizko alkate Javier Matorok Marokotik eta Aljeriatik datozen etorkinak “diru laguntzen kontura” bizi direla eta “lan egiteko asmorik ez daukatela” adierazi zuen.