Palestinako erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu du Askapenak

hirinet 2014ko uzt. 15a, 02:00

Datorren asteazkenean, hilak 16, Palestinar herriaren aurkako erasoa salatzeko kontzentrazioa deitu du Askapenak.

 

Andra Mari Zuriaren enparantzan hasiko da arratsaldeko 18.30ean eta ondoren kalejira bat egingo da Mendizorrotzara. Bertan, 20.00etan kontzentrazioa egingo da, ‘Noa kanpora!, Israeli boikot!’ lelopean.

“Estatu Sionistak Palestinar herriaren aurka hasitako eraso militarraren aurrean Euskal Herrian kalera atera eta erasoa gogor salatzea dagokigu. Estatu Sionista eta bere kolaboratzaileak salatzeko unea da eta palestinarrei gure babes eta elkartasun internazionalista adieraztekoa”, adierazi du Askapenak.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago