Mintzalaguna eta Gauekoak olatu artean, iruditan

hirinet 2014ko uztailaren 15a

Uztailaren lehendabiziko bi asteburuetan surfean aritu dira hogei bat gazte Zarauzko hondartzan. Gauekoak elkarteen federazioak eta Gasteizko Mintzalagunak elkarlanean antolatutako ikastaro honek surfaren munduan murgildu ditu gazte gasteiztarrak.

 

Zarauzko Pukas Surf Eskolako irakasleek oinarrizko irakaspenak eman eta segituan, teoria praktikan jartzeko uretan sartu eta olatu artean dantzan ibili ziren gazte hauek. Lehenengo egunean, zaila ematen bazuen ere, ia-ia gehienek lortu zuten taularen gainean mantentzea.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago