Erakusketa honek uztailaren 15etik 30era irekita egongo da 18:30etik 21:00etara lanegunetan, eta 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara igande eta jaiegunetan.
Guztira, bilduma kolektibo eta internazionala eratu dute, izan ere, 24 pintoreetatik, 22 nazioarte mailakoak dira (Alemania, Japonia, Estatu Batuak, Finlandia, Txina, Suitza, Hegoafrika, Erresuma Batua, Danimarka, Israel, Italia, Frantzia eta Belgika) eta beste biak, maila nazionalekoak: Manuel Parreño eta Cristóbal M. Toledo.
Gainera, kultura eta jatorri ezberdinetako artistek teknika ezberdinen aniztasuna sustatu egin dute, izan ere, obren artean akuarela lanak, olio pinturak, akrilikoak eta teknika mistoen erabilpena egiten dute.
Erakusketako lan guztiek eskuekin pintatzen duen margolari profesional baten arte kalitate berdina dute. Halatan, ahalegin eta lan handia eginez gizakia edozein zoritxar gainditzeko gai dela frogatzea, bai eta ahalmen urritasunak berez ez dakarrela pertsona batek gizartearentzat emankorra izateari uztea erakustea du helburu erakusketa honek.
Aho eta oinarekin margotzen duten Margolarien Elkartea 1957an sortu zen, Erich Stegmann artistak eta Europako zortzi herrialdetako artista ahalmen urrituen talde txiki batek elkarri laguntzeko asmoarekin. Bere jatorrizko artelanak egutegietan, zorion txarteletan, lamina edo xafla irudietan eta liburuentzako irudietan erreproduzituz merkaturatzea zen berauen helburua.. Denborarekin, ekimena mundu mailako arte mugimendu bilakatu zen, eta gaur egun 74 herrialdetan dago, 800 bat kiderekin.
Informazio gehiago: Luis de Ajuria aretoa - Vital Kutxa