Margolariek Arte Ederren museoan ikusgai dagoen bildumako margolanak sortzen zituzten bitartean, gizartean zeuden idazleak, filosofoak, musikariak, gertaerak, ohiturak eta bizibideak ikusgai izango dira antolatutako bost ibilbidetatik zehar.
XIX. mendearen bigarren erdialdean eta XX. mendeko Espainiako gerra zibilaren aurretik jardun zuten margolarien lanak erakutsiko dira ibilbideotan. Lehenik eta behin gidariak sarrera moduko hitzaldia emango du eta, ondoren, aretoz areto eta margolan bakoitzaren aurrean, margolariek eta haien artelanek literatura, filosofia, musika, antropologia edo historiarekin duten harreman edo loturari buruz hitz egingo du. Gidaria musikaz ari denean, erakusketako margolanekin eta haiek egin ziren garaiekin zerikusia duten musika obrak entzuteko aukera egongo da.
Horrela, ibilbideak literarioa, filosofikoa, musikala, antropologikoa eta historikoak izango dira. Bost ibilbide hauek arlo bakoitzean aditua den gidari baten eskutik egingo da. Gaurko ibilbidea musikala izango da. Hurrengoa irailaren 15ean izango da; Ibilbide Antropologikoa. Azkena, urriaren 14an egingo dena, Ibilbide Historikoa izango da.
Gehienez 25 lagunek izango dute aukera izena emateko. Bisitak dohainik izango dira. AMBAn eman beharko da izena, bisitaren eguna baino hiru egun lehenago gutxienez.
Izena emateko: asociacionamba@gmail.com eta arteactivo2000@yahoo.com
Informazio gehiago: Zeharkako Ibilbideak