IGANDEAK JAI saio berezia Aihotz plazan

Euskararen Agenda 2014ko uzt. 10a, 02:00

Gasteizko Jaien aurreko igande arratsaldea familian eta euskaraz gozatzeko plana proposatzen dizue GEU elkarteak. 'IGANDEAK JAI familia giroan euskaraz'  saio berezia honetan ikuskizuna, familia ginkana eta txokolata izango dugu!!

Noiz? ABUZTUAren 3an, igandean

18.30ean 'Gaur Jaia' haur dantzaldia - Xilipurdiren eskutik-. Adin guztientzako ikusleentzako animazio eta musika ikuskizuna. Akzio eta partehartze jolasak, puxikekin, uztailekin, dantzak...

19.30ean 'Betiko jolasak' familia ginkana. Lokotx bilketa, zaku lasterketa, goilara eta arrautza...

Eta amaieran... TXOKOLATADA!!!

Antolatzailea: GEU elkartea

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago