Argazkigintzako sari nazionala irabazitako Manuel Vilariñoren ‘Seda de Caballo’ erakusketa Montehermoson

hirinet 2014ko uzt. 9a, 02:00

‘Seda de Caballo’ erakusketak Manuel Vilariño artistaren 100 lan biltzen ditu.

 

Erakusketa  irailaren 28ra arte izango da ikusgai Montehermoso kulturuneko Ur-biltegian. Argazkigintzako 2007ko sari nazionala irabazitako Manuel Vilariñoren lana argazkigintzaren jaiotzaren 175. urteurrena ospatzeko asmoz egin da. 1981etik gaur egundaino egindako 100 bat ale biltzen ditu erakusketak.

Estetika poetikoa eta jarrera kontenplatiboaren eskaera ditu ezaugarri Vilariñoren lanak, izan ere, egilearen ikuspegi pertsonala biltzen dute: animalietatik paisaietara, natura hiletatik malenkonia eta heriotzaren presentzia ilunarekin zerikusia duten irudietara.

Autorearen sorkuntza-ibilbidearen bereizgarririk handienak haren zorroztasun eta koherentzia handia dira. Horrekin, berezko hizkuntza eraiki ahal izan du. 70 hamarkadan hasi zen argazkiak egiten. 1983an egin zuen lehen erakusketa; ordutik, galeria eta museo ospetsutan egon dira ikusgai bere lanak.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago