Gasteizko jaiak 2014: Egitaraua

hirinet 2014ko uzt. 29a, 02:00

Gasteizko Udalak 2014ko Andra Mari Zuriaren jaien egitaraua aurkeztu du. Abuztuaren 4tik 9ra ospatuko diren jaien programak 331 jarduera eskainiko ditu.

 

Izan ere, txupinazoa jaurti aurretik hainbat dira Gasteizen izango diren jarduerak. Horrela, uztailaren 31tik abuztuaren 2ra Korterraza laburmetraien jaialdia izango da Artium museoan. Abuztuaren 1ean Belako talde mungiarrak kontzertua eskainiko du Plaza Berrian, gaueko 23.00tik aurrera, Haziak programaren barruan.

 

Hurrengo egunean, abuztuaren 2an, munduko patata tortillarik handiena egiteko saiakera egingo dute, Guinness errekorra lortzeko asmoz. Egun horretan ere, Diego Guerrero sukaldariak pregoia irakurriko du eta Aihotz plazan kokatuko den GEUtxosnak (GEU elkarteak kudeatuta) bere ateak zabalduko ditu. Inaugurazioa eguerdiko 13.30ean izango da eta jakina, entzutekoa, abestekoa, jatekoa eta edatekoa izango dira jai giro ezin hobean.

 

Abuztuaren 3an, igandean, 'IGANDEAK JAI, familia giroan euskaraz' egitasmoaren saioa berezia eskainiko du GEU elkarteak, 18.30etik aurrera.‘GAUR JAIA’ haur berbena, ‘Betiko jolasak’ familian giroan eta txokolatada izango dira.

 

KONTZERTUAK

 

Foru Plazako kontzertuak, 00.00etan

Abuztuak 4- La pegatina
Abuztuak 5- Soraya
Abuztuak 6. Rosendo
Abuztuak 7. Auryn
Abuztuak 8. Betagarri

 

Aihotz plazako kontzertuak 00.00etan

Abuztuak 5. Anne Etxegoien & Aizkoa Abesbatza
Abuztuak 6. Hesian
Abuztuak 7. Zea Mays
Abuztuak 8. Txuma Murugarren & Angel Unzu

 

GEUtxosnan, Aihotz plazan

Abuztuak 4. DJ Makala, 00.00etatik aurrera

Abuztuak, 5, 6, 8 eta 9, 01.30etik aurrera EUSKARAOKEA

Abuztuak 7, 01.30etik aurrera DJ BULL

 

Gasteizko Txosnak, kontzertuak

Abuztuak 4. Big Band Berri eta Izerdi Gorria
Abuztuak 5. Gatillazo, GBH eta Xuorum
Abuztuak 6, Ikasle Eguna. DJ Loro & Selektah Stepo, Esne Beltza eta DJ Loro & Selektah Stepo
Abuztuak 7, Gazte Eguna. Arenna, The Soulbreaker Company, Eskean Kristo.
Abuztuak 8, Entxosnatu eguna. Ze Esatek! eta Mc Nasser Rhäno
Abuztuak 9. Doctor Deseo

 

 

Ikusi programazio osoa: Gasteizko Jaiak 2014

 

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago