Lopez de Abetxuko preso gasteiztar gaixoaren askatasuna eskatzeko manifestazioa deitu du Sare ekimenak

hirinet 2014ko uzt. 7a, 02:00

Sare Herritarra ekimenak jakinarazi duenez, hurrengo uztailaren 18an, ostiralean, Gasteizko Udaleko Osoko Bilkuran, Jose Ramon Lopez de Abetxuko preso gasteiztarraren  askatasuna eskatuko duen mozio bat eztabaidatuko da.

 

Egun batzuk lehenago, aldarrikapena hiriko kaleetara eraman nahi du ekimen honek eta horretarako, manifestaziora deitu du datorren hilaren 12rako, 19.00etan, Leizaola plazatik abiatuko dena.

 

Hilaren 18an udalean aurkeztuko duten mozioaren aurrekaria2012ko abenduan jarri zen abian, 200 pertsona baino gehiagok bultzatutako mozioa Gasteizko Udalean eta Arabako Batzar Nagusitan sustatu zenean. Ekimen hori PSE-k, EAJ-k, Ezker Batuak eta EH Bilduk babestu zuten.

 

Jose Ramon Lopez de Abetxuko Villabonako (Asturies) espetxean dago preso, etxetik 420 kilometrora. 64 urte ditu eta 24 urte egin ditu espetxean. Kartzelan daraman denbora gehiena gaixo eman du: bihotzeko gaitza dauka, hainbat ebakuntza egin dizkiote, eta gaixotasun degeneratiboak ditu.

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago