Gasteizko alkateak dekretu bidez onartutako zirkulazio ordenantza berria aurtengo urtarrilean sartu zen indarrean eta bi hilabetez “sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpaina” egiten ibili ostean, apiriletik aurrera udaltzaingoa isunak jartzen hasi da.
Esaterako, maiatza eta ekaina bitartean, jakitera eman dutenez, 77 lagunei isuna ezarri zieten erdigunean bizikleta debekatutako ordutegian erabiltzeagatik. Txirrina ez eramatea, 3 metro baino estuagoa den espaloitik joatea edota 16 urte baino gutxiago izanik kaskoa ez janzteagatik ere beste hainbat txirrindulari zigortu dute azken hilabeteotan.