Izatez pixka bat arraroa da Google-ek izan duen arrakasta, izan ere ez zen lehenengoa izan arlo honetan (Yahoo, Hispavista…adibidez bilatzaile zaharragoak dute), eta askotan lehenengoa ailegatzean, hor geratzen da betirako: Whatsapp, esaterako. Baina gogoeta hau beste egun baterako utziko dugu.
Gaurko honetan Google-en beste jarduerei butuz arituko gara, agian jendeak hainbeste ezagutzen ez dituen jarduerak.
Ikerketa eta zientzia garapena
Ziur asko gehienek jakingo ez dutena zera da: Google-ek dirutza bat gastatzen du urtero ikerkuntzan, teknologia berriak garatzen, zientzia arloan produktu berriak merkaturatzen…
Honetarako Google Labs izeneko txoko bat dauka Mountain View-eko bulego nagusietan. Gaur egun itxita dagoen web gune berezi bat zuten, https://code.google.com/labs/, non ikerketa eta ‘Beta’ guztiak argitaratzen zituzten erabiltzaileek frogak egin ahal izateko.
Horrek ez du esan nahi lanari utzi diotela, baina bai zuhurtasun handiagorekin ari direla orain.
Artikulu honetan mundu osoan zabaltzen ari diren Google-en lau edo bost aplikazio erabilgarri aurkezten dizkizuegu, munduko pentsalarien nondik norakoak jakin dezazuten.
Street View
Agian erabiltzaile arruntarentzat ezagunena, izan ere, nork ez du erabili noiz edo noiz Google Maps? Ordenagailuan edo beste edozein motako gailu elektroniko baten bidez denok kontsultatu dugu noizbait nola joan etxetik hondartzara, galdutako urrutiko lekuren batera…
Street View Google Maps-en gehigarri bat da, non oinezko bat bazina bezala, munduko edozein hiri ezagutu dezakezu zehaztasun ikaragarriz. Munduan zehar sakabanatuta Google-ek horrelako kotxe pila bat ditu:
Street View-ren kotxea
Kotxe hauek egunak pasatzen dituzte hiriak arakatzen, argazkiak eta argazkiak ateratzen. Gero, argazki guztiak bildu, denak elkartu eta Maps-ean integratzen dituzte. Emaitzak harrigarriak dira ‘bisitatzen’ duzun hiriaren arabera, bidaiatzeko modu berri bat topatuko duzu, saia zaitez!
GEU Elkartea Street View-ren bitartez
Betaurrekoak
Wearable edo jantzi ahal diren gailuak dira orain enpresa hauen erronkarik handienak: erlojuak, pultserak, osasuna kontrolatzen duten tresnak…
Google Glass betaurreko inteligenteak dira, sare sozialekin integratuta daude, gure inguruan ikusten ditugun denda, objetu, pertsona… aztertzen ditu eta horiei buruzko datuak aurkezten dizkigu…
Erabiltzaile arruntarentzat onurak oraindik urrun, baina pentsatu mediku bati jartzen badiozu munduko medikuntza dokumentazio guztia bere esku, edo bere begi, hobeto esateko. Gailu honen ahalmena, ikaragarria. Txarrena, momentuz, salneurria: 1.500$.
Google Glasses
Lentillak diabetedunentzat
Diabetedunen bizitzan hobekuntza bat izan daitekeena: negar-tantetan azukre maila neurtzen dituzten lentilla bereziak. Zure mailatik urrun egonez gero, lentillak LED txiki batzuk argitzen dituzte jakin dezazun eta intsulina har dezazun. Harrigarria benetan, ezta?
Lentilla bereziak
Kotxe azkarrak
Kotxeaz hitz egiten abiaduran pentsatuko duzue, baina kasu honetan azkartasuna beste zentzuan hartu behar da: Google-ek bolanterik gabeko eta oinpekorik gabeko kotxea atera berri du. Smartform-arekin sinkronizatu eta Google Maps erabili nora joan nahi dugun esateko eta listo, kotxeak bertara eramango gaitu. Nor fidatu?
Google Car
Egilea: Urtzi Barandiaran Aguirre