Gasteizko Pintxoaren I. Aste Nagusia martxan jarri da 51 partehartzaileekin

hirinet 2014ko ekainaren 29a

Uztailaren 6ra arte Gasteizko Pintxoaren I. Aste Nagusia izango da Gasteizen. Ekimen berri honetan, gasteiztarrek zein bisitariek gure ostalaritza aretoen sorkuntza onenak dastatu ahal izango dituzte.

Datozen hilabeteetan Gasteizen egingo diren ibilbide gastronomikoetako lehena da hau. Ekonomia Sustapenerako zinegotzia den Miguel Garnicak adierazi duenez, "ekintza hori ezin hobeto uztartzen da Udala 2014ko Gastronomia Hiriburuaren titulura aurkeztera eraman zuen filosofiarekin: gure hiriko ostalaritza jarduera dinamizatzeko balioko duten ekintzak bilatzea, eta turistak erakartzeko gastronomiarekin lotutako jarduera interesgarriak sortzea”.  Gasteizko Udalak sustatu eta SEA-Ostalaritzak antolatutako jarduera hau lehen aldiz egingo da eta hiri osoko zein Arabako beste leku batzuetako 51 establezimenduk hartuko dute parte.

Unean uneko ibilbide horiek ederki uztartzen dira urte hasieran sortu zen Gastromapa ekimen jarraituarekin, non jada hiriko 142 establezimenduk hartzen dute parte. Hala ere, pintxo lehiaketan parte hartzen duten 51 aretoek 101 pintxo prestatu dituzte Arabako lehengaiei presentzia eta garrantzia handia emanez.

 

Herritarren epaimahaiak aukeratuko ditu Urrezko, Zilarrezko eta Brontzezko Pintxoak; gainera, Pintxo Herrikoiarentzako saria ere emango da, astean zehar pintxoak dastatzen dituzten bezeroen bozketan oinarrituz. Eta uztailaren 10ean jakinaraziko da zein diren irabazleak.

 

Pintxoaren I. Astean parte hartzen duten taberna eta jatetxeak:

4 Azules; Asador Borda Berri; Asador Hondarribia; Aupa! Food & Life; Bar Gardoki; Bar Neptuno; Bar Restaurante el Túnel; Bar Restaurante Los Pedroches; Bar Toloño; Bar Txiki; Baztertxo; Cafeteria Aldama 1885; Cafetería Ataria; Cafetería El Pregón; Carey Bar; Casa Juan; Cervecería La Duna; Cube; Dolomiti; El Portalón; Erkiaga; Gasteiz-bi; Gran Hotel Lakua; Hotel Jardines de Uleta Suites; Hotel la Casa del Padrón; Hotel Silken Ciudad de Vitoria; Hotel Villa de Laguardia; Kiosko Zabaltegi Florida; La Malquerida; Los Arcos de Quejana; Oh! Tapas & Copas; Posada del Duende; Puerta Grande; Restaurante Arkatza; Restaurante El Mesón; Restaurante Izaga; Restaurante Izartza; Restaurante La Huerta; Restaurante Urkiola;  Restaurante Zabala; Saburdi; Sagartoki; Tabanco; Taberna Carey; Taberna O´Carallo; Taberna Perretxiko; Usokari; Vinum; Virgen Blanca; Xixilu; Zabaltegi Judizmendi.

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago