Guztira, 113 domeinu-izen ezberdin proposatu ondoren, 92 entitate aitzindari hautatu dira .EUS domeinua jasotzeko. Talde aitzindariaren zerrenda oso anitza da entitateen izaera, dimentsioa eta jatorriari begira. Hala ere, PuntuEus Fundazioarentzat eta .EUS proiektuarentzat berebiziko garrantzia hartu du “Aitzindarien Programak” domeinuaren sustapenak bultzada ekonomiako handia suposatzen duelako.
Esklusiboa den domeinu honen parte izateko aukera irailaren 16an hasi eta azaroaren 18an bukatuko den abiarazte-aldian emango da. Abiarazte-aldian mota guztietako erakunde publiko, elkarte eta enpresek euren domeinu-izenak eskatu ahal izango dituzte. Eta denbora tarte horretan eskatzen diren domeinu-izen guztiak abenduaren 3an aktibatuko dira, Euskararen Nazioarteko Egunean.
92 horietatik 9 enpresak dira: Bankoa Crédit Agricole, Elay SL, Euskaltel, Grupo ULMA, S. Coop., Hamaika Itzulpen SM, If, Iparragirre Eraikuntzak, Kutxabank eta Labora Kutxa.
23 erakunde publiko ere parte dira: Atarrabiako Udala,Pasaiako Portuko Agintaritza, Baztango Udala, Bilboko Portuko Agintaritza, Donostiako Udala, Eibarko Udala, ELA Euskal Sindikatua, Etxepare Euskal Institutua, Euskal Herria Bildu, Eusko Jaurlaritza, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea EJIE SA, Eusko Legebiltzarra, Gipuzkoako Foru Aldundia, HAZI Fundazioa, Hendaiako Herriko Etxea, Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB), Sopelako Udala, SPRI SA, Tolosako Udala, Udalbiltza, UEMA, Uztaritzeko Herria eta Zeraingo Herria.
14 hedabide: ARGIA. Komunikazio Proiektua, Berria, HITZA guztien ordezko, Bilbo Hiria Irratia, Eguzki Irratia, Euskal Irrati Telebista (EiTB), Goiena Komunikazio Taldea, Hamaika Telebista, HEKIMEN Euskal Hedabideen Elkartea, Iparla Elkartea, Naiz, Radiokultura, Tokikom eta ZUZEU - Xoraturikan SL.
Eta, azkenik, euskal kulturgintza barruan kokatutako 46 entitate (mota eta sektore ezberdinetako entitateak barnebiltzen direlarik): AEK, Ametzagaiña AIE, Aranzadi Zientzia Elkartea, Ardatz Kultur Elkartea – IKA, Astigarragako Herri Eskola, Athletic Club, Azkue Fundazioa, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea, Bertsozale Elkartea, Bizi Sagardoa, CodeSyntax (Sustatu), Dantzan.com (dantza sustatu eta hedatzeko elkartea), Delorean, Deustuko Unibertsitatea, DYA - Asoc. De Ayuda en Carretera, Elhuyar, Elikaherria, Elkar Fundazioa, Emun Koop. E., Erein Argitaletxea, Errigora, Euskal Herrian Euskaraz (EHE), Euskal Herriko Ikastolak, Euskal herriko Txistulari Elkartea, Euskal Idazleen Elkartea, Euskal Kultur Erakundea, Euskaltzaleen Topagunea, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, Euskokultur Fundazioa, Gaindegia, Garabide Elkartea, Iparra - Euskara Mundutik Zabaltzen, Jakin Fundazioa, Kiribil Irakaskuntza Kooperatiba, Laguntasuna Euskal Folklore Elkartea, Lauro Ikastola, Koop. E., Ordizia Rugby Elkartea, Otxoa de Barandika Fundazioa, Sare, Seaska - Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federazioa, Sortzen Elkartea, Ttalaka Kultur Elkartea, Udako Euskal Unibertsitatea (UEU), Ulibarri Euskaltegia eta Urtxintxa (Gipuzkoa).
Informazio gehiago: Aitzindariak kategoriatan banatuta eta PuntuEus Fundazioa.
