
UZTAILA eta ABUZTUAN Gasteizen egongo zarela? Bada, ez galdu euskaraz mintzatzeko Gasteizko Mintzalagunak eskaintzen dizuen aukera!!
Ikasturtea amaitu eta mintzapraktika egiten jarraitzeko gogoa duten mintzalagunei zein euskaraz mintzatu nahi den orori zuzenduta dago. Mintzalaguna egitasmoa ezagutzeko aukera paregabea, beraz!
UDAKO MINTZALAGUNA (taldeak osatzeko bilera berezia)
Noiz? EKAINAren 30ean, astelehenean, 20.00etan
Non? GEU elkartearen bulegoan (Rogelia de Alvaro elkarteen etxean. Panama kalea 14)
Informazio gehiago: Gasteizko Mintzalaguna
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.