KZ Guneak kalean utziko ditu esperientzia handiko langileak

hirinet 2014ko ekainaren 27a

Uztailaren 1ean KZ Gunea kudeatzen duen enpresa aldatuko da eta horren ondorioz, bertan lan egiten zuten langile gehienak kaleratuko dituzte. Informatika eta teknologia berrien ezagutzak jasotzeko ikastaroak eskaintzen ditu KZ Guneak.

 

Axpe Consulting enpresa izan da kudeaketaren arduraduna azken urte hauetan; baina, datorren astetik aurrera, Eusko Jaurlaritzak ateratako lehiaketa gainditu ostean, Indra eta LKS enpresen esku geratuko da KZ Gunea.

 

 

Jakitera eman dutenez, kudeaketaz arduratuko diren enpresa berri hauek ez dute langileen subrogazioa onartu eta nahiago izan dute “modu prekarioan esperientziarik gabeko” behargin berriak kontratatzea. Hortaz, orain arte KZ Gunean lan egin duten gehienak, batzuek 12 urteko esperientziadunak, kaleratuko dituzte. Enpresa berriek lau dinamizatzaileri segitzeko aukera eman dietela azaltzen du langile batzordeak, baina hauen lan baldintzak zeharo okertuko direla azpimarratu dute.

 

 

Modu honetan, langile batzordearen ustetan, KZ Guneko erabiltzaileak izango dira kaltetuenak, izan ere, orain arte ikastaroak ematen ibili diren beharginek informatika edo teknologia berriekin lotura duten unibertsitate edota goi mailako ikasketak zituztelako. 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago