Huffington Postek ‘Atxe’ komikigile gasteiztarraren biñeta zentsuratu du, monarkia kritikatu duelako

hirinet 2014ko ekainaren 26a

Iratxe Fernandez de las Heras ‘Atxe’ komikigile gasteiztarrak Huffington Post hedabide digitalean lan egiteari utzi dio, Montserrat Domínguezen zuzendaritzapean dagoen eta Prisa taldekoa den web guneak monarkia espainiarra kritikatzen zuen biñeta bat zentsuratu duelako.

 

 

Komikigileak bere Twitter kontua erabili du erabaki honen berri emateko eta horretarako egoera hau salatzen duen beste biñeta bat egin du.

 

 

 

 

Gasteiztarrak bere blog pertsonalean azaldu duenez, bere biñeta argitaratu gabe bi aste igaro ostean Prisa taldeko hedabideari arrazoiaz galdetu zion eta  zuzendariak “ez zutela konbentzitu” erantzun zion. Marrazkigilearen esanetan, "biñeta ez zen bereziki ziztatzailea, antimonarkikoa besterik ez”.

 

Iratxe Fernandez de las Heras ‘Atxe’ 1983an jaio zen Gasteizen. Diseinuaren alorrean egiten du lan eta besteak beste, La Directa eta El Estafador –en kolaboratzen du.

 

 

Iturria: Argia

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago