Blanca Martinez de San Vicente Gasteizko Gure Hezkuntza plataformako kidea Hirinet FM irratsaioan izan da eta lege honen inguruan solastu gara. LOMCErik gabeko herria dinamikan murgilduta dago plataforma eta hainbat ekimen burutu dituzte ikasturtea bukatu baino lehenago.
Haurrek oporrak hartu badituzte ere, plataforma lanean segitzeko prest agertu da eta besteak beste, datorren ostiralean, hilak 27, mozioa aurkeztuko du Gasteizko Udaletxean. LOMCErik gabeko herria dinamikaren barruan milaka izan dira bere sinadurarekin Wert legea ez aplikatzeko konpromisoa adierazi duten familiak, langileak, ikasleak eta herritarrak. Etzi, sinadura hauek guztiak mozioarekin batera aurkeztuko dituzte. Zentzu honetan ere, elkarretaratzea deitu dute ostiralerako 11.30ean Udaletxe aurrean.
Elkarrizketa entzun:
{mp3}elkarrizketa_LOMCE{/mp3}
Abenduaren 30ean indarrean sartu ostean, printzipioz, datorren ikasturtean ezarriko da LOMCE legea Lehen Hezkuntzan eta oinarrizko Lanbide Heziketan. Wert legea izenarekin ere ezaguna egin den hezkuntzako erreforma honek kontrako iritzi eta jarrera andana jaso du ezagutzera eman zenetik. Gasteizko Gure Hezkuntza plataformak buru belarri dihardu erreforma gure ikastetxetan aplika ez dadin.