Kazetaria lanbidez, Radio Vitorian egiten du lan. Ahotsa, beraz, lan tresna da Iñakirentzat, izan ere, elkarrizketa gustagarri egiteko gaitasuna duten pertsonak miresten ditu. “Bi belarri eta aho bat dauzkagu, hitz egiten dugunaren bikoitza entzun dezagun”, dio gazteak.
Duzun biziorik handiena?
Kafea, pintxoa eta egunkaria.
Bertuterik?
Oreka.
Akatsik?
Orekak ez du beti balio.
Zer baloratzen duzu gehien zuregan?
Ezinezko diruditen egitekoak ondo egitea, langak gaindituz.
Zerk erakartzen zaitu gehien besteengan?
Elkarrizketa gustagarri egiteko gaitasunak.
Ametsik?
Eraikitze bidean.
Amets gaiztorik?
Bakardadea. Honi beldurra diot baina ez bakarrik egotea gustatzen ez zaidalako baizik eta bakardadea aukera bat izan ordez aukera bakarra denean.
Zer eskatzen diozu bizitzari?
Giza harreman aberasgarriak.
Zerk ateratzen zaitu zure onetik?
Jogurtak hozkailuan kartoi eta guzti sartzea.
Oporrak non, norekin eta zertarako?
Oraindik asko dut frogatzeko; ez dut erabaki.
Eguna ala gaua?
Bata zein bestea.
Liburu bat?
1984, Orwell.
Film bat?
Asier ETA Biok.
Musika talde-bakarlari bat?
Berri Txarrak.
Sare sozial bat?
Twitter.
Zer da Gasteizek duen onena eta txarrena?
Dena eskura, txarrena, probintzialismoa.
Gasteizko txoko bat…
Kutxi.
Hiritik mugitzeko…bizikleta, autobusa, tranbia, kotxea ala oinez?
Oinez.
Gasteizen euskaraz zergatik?
Gasteiztar izateaz harro egoteko.
Ze pertsonaia historikoarekin hartuko zenuke kafe bat/ izango zenuke elkarrizketa bat?
Martin Ttipia, Gaztelako tropen erresistentziako burua Gasteizen.
Zer deritzozu… politikariekiko mespretxuari buruz?
Gizartearen ispilu dira.
Irakurtzea, lagunak, politika, futbola, hizkuntzak, bidaia, sarea… Hau guztia du gustuko du Gasteizen jaio eta bizi den Iñaki Larrañaga gazteak.