Gasteizen Cáritasen laguntza jasotzen dutenen kopurua handitu da krisia hasi zenetik

hirinet 2014ko azaroaren 3a

2013.urtean, 5.100 familik laguntza jaso zuten Gasteizko Cáritas-en esku.

 Ramón Ibeas Gasteizko Cáritas-eko idazkari nagusiak dioen arabera, Arope tasa kontuan hartuta, momentu horretan Araban 30.000 pertsona inguru baztertze arriskuan edota pobrezia egoeran zeuden. Beraz, pertsona gutxiri laguntza eskaini zitzaien.

 

Baztertzeari buruz hitz egiten denean, hiru mota desberdin aurki daitezke: baztertze arriskua, pobrezia eta pobrezia latza. Bizi-maila mantentzeko arazoak edukitzen hasten direnak baztertze arriskuan kokatzen dira. Ura edota gasa ordaintzeko baita egunero hiru aldiz jateko arazoak daukaten pertsonak pobrezian kokatzen dira. Azkenez, pobrezia latzean, minimoetara ailegatzen ez direnak kokatzen dira; Araban, %3 eta %4 tarteko populazioa horrela bizi da.

 

Gehien bat Cáritas-era joaten diren pertsonak immigranteak dira. Dena den, 2007. urtetik aurrera hauteman da tokiko profila izan dela ehunekotan gehien igo dena: krisia hasi zenean populazioaren %3ak jasotzen zuen laguntza, gaur egun, aldiz, %15.

 

Iturria: GasteizHoy.com

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago