DIBERTIKALE 2014, haurrentzako kale ikuskizunak

Euskararen Agenda 2014ko eka. 25a, 02:00

 

Haurrentzako kale ikuskizunen zikloa antolatu du aurten ere Gasteizko Udalak. Uztailaren lehenengo bi asteetan gizarte etxeetatik hurbil dauden plaza, kale eta parkeetan burutuko da.

Euskarazko emanaldiak noiz?

  • 'Etorkizuneko dibertsioa' GALAKTIKA. Uztailaren 2an, asteazkenean, 19.30ean, Zuberoa plaza (Iparralde gizarte etxea)
  • 'Mendizaleak' TOMAXEN ABENTURAK. Uztailaren 3an, ostegunean, 19.30ean, Burulleria plazan (Aldabe gizarte etxea)
  • 'Irriparra barra-barra' KIKI, KOKO eta MOKO. Uztailaren 7an, astelehenean, 19.30ean, Caracas oinezkoentzako kalea (Pilarreko gizarte etxea)
  • 'Konposteroak' ZIRIKA ZIRKUS. Uztailaren 10ean, ostegunean, 19.30ean, Arriaga gizarte etxearen ondoko kalean
  • 'Txan-txan-txetan' SAMBHU TEATRO. Uztailaren 14an, astelehenean, 19.30ean, Abetxukuko gizarte etxearen ondoko kalean.
  • 'Funes Van' THE FUNES TROUP. Uztailaren 15ean, asteartean, 19.30ean, Ibaiondo gizarte etxeko plazan

Antolatzailea: Gasteizko Udala

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago