Izan ere, Abetxuku, Hegoalde, Iparralde, Lakua eta Aldabe gizarte etxeetako igerilekuen itxiera-aldia hilabete bat gehiagoz luzatzea agindu du Gasteizko udalak. “Horren eraginez, 15 sorosle uztailean zehar langabeziara joatera derrigortuta daude. Izan ere, zerbitzua kudeatzen duen azpikontratatutako enpresak suspentsiozko EEE batean sartu ditu”, adierazi du sindikatuak.
Gizarte etxeetako igerilekuetan lan egiten duten 15 soroslek lana galduko dutela salatu du LAB sindikatuak, “udalak abuztuan egin ohi dituen garbiketa eta mantentze lanak egiteko itxiera-aldia luzatuko duelako”.