Datorren ekainaren 25ean, asteazkenean urtero ospatu ohi duten Herri Ekitaldia egingo dute. 19:30etatik aurrera izango da, Aldabe Gizarte Etxeko Areto Nagusian. “Martin Ttipia elkarteak bost urtez jardun duen lana oroitzeko aitzakia izango dela” azaldu dute antolatzaileek, baita “Nafarroako ideiaren inguruan hausnartzeko ere”. Horretarako, EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuan Katedradun Juanjo Álvarezen zeinÁngel Rekaldeidazlea, soziologoa eta Nabarraldeko lehendakariaren laguntza izango dute.
Horrez gain, jai giroan hiri erdiko kaleetan barrena egingo dute kalejira ekainaren 29an, igandean. Eskoriatza-Eskibel Jauregitik aterako da eguerdiko 13.00etan eta ekitaldi batekin amaituko da 14.00etan, Aihotz plazaren sarreraren ondoan.