Horretarako, Sarek herri ezberdinetan eta pertsona eta eragile ezberdinek antolatu dituzten deialdi ezberdinekin bat egiten du eta datorren ekainaren 27an, ostiralean, 19.00etan Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohiak emango duen ‘Orain bai! Resolución y Paz’ hitzaldia eskainiko du. Aurkezle lanak Joseba Azkarraga Justizia Kontseilari ohiak egingo ditu.
Ekainaren 15ean Sare preso eta iheslarien eskubideen aldeko herritarren sarea aurkeztu zuten Donostian, izan ere, antolatzaileek azaldu zuten moduan, “helburua euskal preso eta iheslari guztien etxeratzea ahalbideratuko duen sare herritar bat ehuntzea da”.