Franz Ferdinand, Black Keys eta The Prodigy Bilbao BBK Live jaialdian

hirinet 2014ko apirilaren 29a

Bilbao BBK Live jaialdiak bertan izango diren taldeak zein egunetan joko duten iragarri dute. Uztailaren 10etik 12ra bitartean Kobetamendin ospatuko den jaialdia. Horrela, aurten bederatzi urte beteko dituen musikaren festa honetan,osteguneko kartelburua Franz Ferdinand talde eskoziarra izango da, ostiralean The Prodigy eta larunbatean The Black Keys estatubaturrak.

 

Horrela, ekainaren 10ean, ostegunean, Franz Ferdinand-ekin batera, Phoenix, Vetusta Morla, Crystal Fighters, John Newman, White Lies, Parquet Court, Bleachers, Allen Stone, Belako, Future of the left eta Eskean Kristo izango dira. Hurrengo egunean, ostiralean, Jack Johnson, Imagine Dragons, Foster the People, Conor Oberst, Dawes, Frank Turner, El Columpio Asesino, Izal, Chet Faker eta the 1975 izango dira, The Prodigy talde mitikoarekin batera. Azkenik, larunbatean eta The Black Keysek jotzen duen egun berean, MGMT, The Lumineers, Los Enemigos, Skaters, Dorian, John Talabot, Kuroma, La MODA eta Elliot Brood ikusteko parada izango dugu.

 

Hemendik aurrera salgai daude eguneko sarrerak (52 euro+gastuak) eta hiru eguneko bonoa 105 eurotan (+gastuak) eros daiteke. Jaialdiko egunetan kanpalekura joan nahi dutenek 5 euro ordaindu behar dituzte.

 

Informazio gehiago: Bilbao BBK Live jaialdia

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago