Izan ere, San Frantzisko Xabier Kantoian kokatzen den etxebizitza batean ilegala den bandera frankista jarri dute. Inguruko bizilagunek Ertzaintzara deitu dute eta bandera jarrita zegoen etxera deitu duten arren, ez du inork erantzun. Gutxira, etxe barruan omen zegoen bizilagunak bandera kendu eta pertsiana jaitsi du.


Felipe VI. Espainiako errege izendatu duten egunean, honako irudi hau ikusi behar izan dute Gasteizko Alde Zaharrean.