Asteburu honetan 25.000 pertsonatik gora bilduko ditu Azkena Rock Jaialdiak

hirinet 2014ko ekainaren 18a

Datorren ostiralean eta larunbatean, hilak 20 eta 21, ospatuko da Azkena Rock Festivalak  25.000 pertsonatik gora bilduko dituela diote antolatzaileek.

 

Aurten XIII.edizioa izango da eta kartelburuak Scorpions eta Blondie taldeak izango dira: lehenak ostiralean joko du, 22:30ean, agur esateko biraren barruan; bigarrenak, agertokietan 40 urte daramanak, larunbatean joko du, 22:20an. Beste 25 taldek osatzen dute kartela, besteak beste, Wolfmother, Violent Femmes, The Stranglers edo Joe Bonamassa. Hiru dira jaialdian izango diren talde gasteiztarrak; 13 Left To Die, The Soulbreaker company eta Arenna.

 

Jaialdi ofiziala ostiralean hasten bada ere, rock giroa berotzen hasteko ‘Osteguna Rock’ antolatu da, iaz sortutako ekimena. Araña Rock Producciones bertako elkarteak, Gasteizko Udalak eta Gauekoak programak antolatu dute eta  Azkena Rock jaialdia hasten den egunaren bezperan, ostegunean,  sei kontzertu eskainiko ditu hiriko bi lekutan. Hasteko, hiru kontzertu Andre Maria Zuriaren plazan, 16:30ean; Disaster People, The HighLights eta Los Zigarros. Beste hiru kontzertuak, berriz, Hor Dago! Tabernan izango dira, 20:00etatik aurrera; Killing Valerie23, Smoke Deluxe eta Small Jackets.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago