Adinduen egoitzetan ematen diren baldintza txarrak salatu ditu LAB sindikatuak parodia bidez

hirinet 2014ko eka. 5a, 18:03

LAB sindikatuak parodia bidez salatu du gaur goizean Gasteizen adinduen egoitzetan ematen diren lan eta bizi baldintzen okertzea.

 

“Umorea erabiliz salatu duguna (egoiliarrei goizeko arreta, higienerako laguntza... ginkana baten bidez irudikatu dugu-eta) oso arazo serioa da”, adierazi du sindikatuak. EAEn Eusko Jaurlaritzak dauka egoitza hauetan bete beharreko ratioak finkatzeko ardura. Horrela egin zuen 1998an argitaratu zuen dekretu baten bidez. LABek adierazi bezala, “ratio horiek oso bajuak dira (toki askotan 100 lagun artatzeko 50 langileen plantilla dago, bertan egin behar diren lan guztiak eta bete behar diren eguneko 24 orduan kontuan harturik). Eta gainera, gaur egun egoitzetan dagoen egoiliarren izaera ere asko aldatu da: gero eta dependentzia handiagoak”.

 

Egoera honek lan baldintzak “okertzea” ekarri duela uste du eta egoiliarrengan ere eragina duela gaineratu du.

 

LABek martxan jarri duen kanpaina honek bi helburu ditu; batetik,  adinduen egoitzen egungo egoeraren berri ematean, “gizarteak ikus dezan gaur egungo egoerak ez duela ahalbidetzen bertan eman behar zen kalitatezko arreta lortzea”. Eta bestetik, indarrean dagoen ratioen dekretua aldatzea, Europako bataz beste dagoen ratioen mailara homologatzeko.

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide