Batez ere, erdialdeko kaleetan, plazetan eta parkeetan izango dira ikuskizunak.
Guztira, 30 konpainia baino gehiagok hartuko du parte, ia 50 ikuskizun eskainiko dituztelarik. Horien artean, hamar made in gasteiz izango dira. Panta Rhei, Kolektivo Monstrenko, Nui (Soul Flavas-eko Aritz eta Pez Limboko Begoren elkarlana), Jose Uruñuela Dantza eskola, Cocina de Guerrilla, la Instrusa Danza, Ortzi Acosta, Nai, Nalua eta Circortito dira Kaldearte programan parte hartu duten Gasteizko taldeak.
Betiko lez, KaldeArtek formatu ezberdineko ikuskizunak bilduko ditu. Euskaraz zein gaztelerazko ikuskizunak eskainiko dituzte, baita adin guztierako ere. Dantzak, antzerkia, akrobaziak... hainbat diziplina ikusteko aukera izango da, beraz, asteburuan zehar. Foru plaza, Probintzia plaza, Matxete plaza, Plaza Berria, Arka plaza, Floridako parkea eta Fernandez de Pierola lorategiak dira ikuskizun hauek eszenatokiak. Hauei guztiei aurten hiru txoko gehitu zaizkie; Etxanobe Jauregiaren lorategiak, Sekuoiaren lorategia eta Elur-zuloaren ingurua (Fray Zacarias kalearen atzealdean).
KaldeArteri hasiera emango dion ikuskizuna ekainaren 6an, ostiralean, 19.00etan burutuko da Andra Mari Zuriaren enparantzan. Frantziako La Rotative taldeak ‘La Roue de la Mort: los prisioneros del tiempo’ ikuskizuna eskainiko du. 21.00etan eta 23.00etan ere espektakulu bera ikusi ahal izango da.
Asteburu honetan, ekainaren 6tik 9ra bitartean, KaldeArte Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia burutuko da hiriko hainbat txokotan barrena.