Horiek horrela, datozen egunotan Judimendi auzoko kale horietako bizilagunek zein merkatariek dagokien eremutan aparkatzeko txartela eskuratu ahal izango dute. Herritarrei laguntzeko bulegoetan edota online bitartez eskatu daiteke txartela.
Dagoeneko 30 urte baino gehiago igaro dira hirian lurrazaleko aparkaldi mugatua erregulatzen hasi zenetik eta zenbait bider zabaldu izan da aparkaldu mugatuko ingurua. Aste honetan LHAOn argitaratutako TAO eremuari buruzko dekretuaren arabera, orain arte, Judimendiko kale hauetako bizilagunak araututako gunearen kanpo egon dira eta “bertakoak ez diren autoek betetzen zituzten inguruetako lekuak eta honen ondorioak pairatzen egon dira”.
Azkenik, urtarrilean indarrean sartutako beste dekretu baten ondorioz, kale hauetako bizilagunek eta merkatariek 1-B gunean ez ezik, ondoko eremutan aparkatzeko eskubidea daukate ere.
Ekaina bukatu baino lehenago, hainbat kale gehituko dira TAOko 1-B eremura. Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialan argitaratu den moduan, Jose Lejarreta, Aranburutarrak eta Federico Baraibar kaleak baita Florida kaleko zenbait aparkalekuak 1-B eremuan sartzea ebatzi da. Orotara, 181 aparkaleku gehiago dira TAO araudiaren menpe geratuko direnak.