Eguneroko bizitzaren ohiko egoeretan bezala (irakurtzeko, bankuko kudeaketak egiteko, lagunekin harremanetan jartzeko etab.), teknologia berriek hauteskundeetan bozkatzeko prozesuan ere bere lekua aurkitu dute.
Izan ere, aurten Bartzelonako, Kordobako eta Valladolideko hautesleku batzuetan elektronikoki kudeatutako 1900 hauteskunde mahai probatu dira eta 1550 tablet erabili dira datuak igortzeko eta biltzeko.
Hala ere, hauek ez dira hauteskunde prozesuetan teknologia berriak sartzen diren lehen kasuak. Beste herrialde batzuetan aurreko hauteskunde prozesuetan erabili dira: Erresuma Batuan, Estonian eta Suitzan azken hauteskunde orokorretan eta erreferendumetan; Kanadan azken herriko bozetan; Frantzian primarietan eta AEBetan presidentea aukeratzeko hauteskundeetan.
Estoniaren kasua deigarrienetako bat da. 2008an sakelako telefonoaren bidezko boza ezarri zuten. Sistema hau erabiltzeko SIM txartelaren aurreko identifikazioa beharrezkoa da polizi etxe batean. Harrez geroztik, 10tik estoniar batek bozkatzen du sistema honen bidez.
Horrez gain, herrialde honetan Internet bidezko botoa ere sartu zen. Horrela, hauteskunde egun berean urrutitik bozkatzeko aukera eman ez ezik, behin baino gehiago bozkatzeko aukera ere badago, azken botoa bakarrik balekoa izanda, hori bai. Internetetik bozkatzeko NAN elektronikoa eta PIN-a soilik dira beharrezkoak.
Frantzian ukipen hautestontziak ipini dituzte eta Internet bidezko boza ere probatu dute Frantziatik kanpo bizi diren frantziarrentzat.
Argi dago, hauteskundeetan sareak eta gailu elektronikoek gero eta garrantzi handiagoa daukatela. Baina beti bezala, existitzen dira sistema berri honen alde eta aurka dauden pertsonak.
Hauteskundeetan teknologia berriak erabiltzearen alde daudenen arabera, praktika hauen bitartez parte-hartzea areagotzea lortu daiteke, boto-emaileek bozkatzeko egin beharreko ahalegina murrizten duelako. Esate baterako, Interneten bidez bozkatzen badu, boto-emaileak ez dauka hauteslekura mugitzeko beharra. Horrekin lotuta, edozein elbarritasun edo mugitzeko zailtasuna dauzkatenentzat, bozkatzeko ekintza errazten da bozka elektronikoaren bidez edo Interneteko bozaren bidez. Bestalde, teknologia berriak erabiliz kontaketak oso arin egiteko aukera dago eta emaitzak ia zuzenean emango lirateke.
Beste alde batetik, ere badaude tendentzia honekin pozik ez daudenak eta eragozpenak aurkitzen dituztenak. Eragozpen nagusia, segurtasuna eta pribatutasunaren inguruan datza: norbaitek praktika txarren bitartez bozak bikoiztu edota manipulatu ahal izateak arduratzen ditu. Gainera, bozkatzeko orduan pertsona bertan ez dagoenez, ezin da nortasuna begi-bistaz egiaztatu eta honek nortasunaren ordezkapenaren arriskua sortzen du. Beste eragozpen bat “ebaki digitala” deitutakoa da: paperezko boto-txartelak desagertzen balira, zer gertatuko litzateke teknologia berriak erabiltzen ez dakitenekin?
Gauzak horrela, hauteskundeak ez dira bozkatzen dugun une bakarra. Hori dela eta, Interneten dagoeneko badaude inkestak edota bozketak neurrira egiteko tresna batzuk. Adibidez EvotoCloud, VotacionesOnline.net edo hauek baino soil eta errazagoa den doodle.com.
Bozkatuko dugu ea teknologia berriak bozkatzeko erabiliko ditugun?
Egilea: Lara Regidor Vegas / Oreka IT
Duela gutxi Europako Parlamenturako Hauteskundeak izan ditugu. Emaitzak alde batera utzita, hauteskunde hauen berritasun nabarmenena, teknologia berriak hauteslekuetara heldu izana da.