Antolakuntzak jakitera eman duenez, espektatiba guztiak bete dira eta giza katea osatzeko beharrezkoak ziren 50.000 lagunak erraz lortu dira. Emandako azken datuen arabera, guztira, 900 bat autobus antolatu dira. Behin betiko daturik ez dago Gasteizi dagokionean, oraindik behin betiko daturik ez badago ere, minimo guztiak bete egin dira. Bihar arte, metroa erosteko aukera izango da Gure Esku Dago ekimenak Aiztogile kalean zabaldu duen dendan.
Josu Olano Gasteizko antolakuntzan ibili da eta Hirinet FM irratsaioan azaldu digu giza katearen inguruko xehetasun guztiak.
Entzun elkarrizketa:
{mp3}gure_esku_elkarrizketa_olano{/mp3}
Erabakitze eskubidea aldarrikatzea xede duen herri ekimena da Gure Esku Dago eta igande honetan, hilak 8, herrialde ezberdinetako milaka lagun elkartuko dira orain arte Euskal Herrian, behintzat, ikusi ez dugun ekimen ikusgarri batean. Hilabeteetako lana eta herriek erabakitzeko duten eskubidea giza kate erraldoi batean irudikatuko dute. Iruñea eta Durango batuko dute milaka eta milaka eskuk.