LANSAREAN, enpresa eta profesional euskaldunek elkar ezagutzeko erreminta

hirinet 2014ko mai. 30a, 12:29

LANSAREAN, enpresa eta profesional euskaldunek elkar ezagutzeko erreminta martxan jarri du Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak. Dagoeneko 250 erabiltzaile eta curriculum baino gehiago jaso ditu eta elkarteak azaldu bezala, “tresnak oso harrera ona izan du, hautagai zein enpresen artean”.

 

Erremita berri hau lan-atari bat da, enpresa edo-­eta profesional euskaldunak ezagutzeko aukera erraztuko duen lan-­ataria. Batetik, enpresek euren lan-eskaintzen berri zabaldu ahal izango dute. Hautaketa-­prozesuak kudeatu ahal izango dituzte eta eskaintzen dituzten lanpostuetarako hautagaiak aurkitu ahal izango dituzte. Bestetik, lan bila ari diren pertsonek enpresen lan-­eskaintzen berri izan eta horietan izena eman ahal izango dute.

 

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak, Enpresarean proiektuaren bitartez, enpresek negozio-­aukerak handitzeko eta proiektu eta zerbitzu berriak sortzeko xedearekin lan egiten du, euskaratik eta euskaraz. Lansarean proiektuaren bidez, ordea, enpresa eta profesional euskaldunak harremanetan jarri nahi ditu.

 

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide