Libe -Ihesaldi Handia- aurkezpena

Euskararen Agenda 2014ko maiatzaren 29a

Neubat, Sorkun eta Ekon taldeko partaide izan da Libe García de Cortázar eta Izaki Gardenak taldearekin bi disko grabatu ditu azken urteotan. Hala ere, bere kantu propioak lantzeko denbora aurkitu, Joseba Ponceren laguntzarekin. Kanta horiek talde moduan landu eta moldatu ditu eskarmentu handiko musikariekin: Atxus (Neubat, Sorkun, Vicepresidentes) baxuan, Txus Villalabeitia (Same Old, Eh!) gitarran eta Eneko De Arza (Naüt, Trumbo) baterian. Emaitza: Ihesaldi Handia diskoa, Liberen aurreneko diskoa.

Noiz? EKAINAren 24an, asteartean, 20.30ean

Non? PARRAL tabernan

Antolatzailea: GEU elkartea

Zaharraz Harro jaien barruan

Informazio gehiago: Libe 'Ihesaldi Handia'

 

 

Lokalean lauren artean ondo prestatu ondoren erabaki zuten Karlos Osinagaren gidaritzapean Bonbereneako estudioan sartzea, orain entzun ditzakegun hamaika kanta hauek grabatzera. Talde berri baten lehen lana bada ere, disko landu eta heldu baten aurrean gaude. Rock malenkoniatsu eta iluna, oinarri erritmiko sendoez lagundutako teklatu eta ahotsak direlarik nagusi. Doinu sendo eta indartsu bezain hauskorrak, denborarekin zeure egiten dituzun horietakoak; barru-barrutik sortutakoak eta barrenak astintzen dituztenak. Musikaren laguntzaz lur idor, mamu eta distantziaren argi-ilunetan murgiltzeko aukera aparta. Ihesaldi handi bat, urrunera eramango zaituena.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago