Pirritx, Porrotx eta Marimotots Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin

Euskararen Agenda 2014ko maiatzaren 29a

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Gasteizko Udaleko Antzoki Sarearekiko koprodukzioan, eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak elkartu egin dira, haurrei umorez eta fantasiaz betetako ikuskizuna eskaintzeko.

Noiz? EKAINAren 13an, ostiralean, 18.00etan

Non? PRINCIPAL ANTZOKIAN (GASTEIZ)

Prezioa: 6 euro

Informazio gehiago: Gasteizko Principal Antzokia

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoez gain Orfeoi Txikia, Orfeoia Gaztea eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa arituko dira Sentitu, pentsatu, ekin! diskoko kantuak aurkezten; Xabier Zabala arduratu da moldaketez eta musika zuzendaritzaz.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago